Urretabizkaia, Zubizarreta eta Larretxerentzat lehenengo Euskadi Sariak

Zazpi saritik hiru emon dauz gaur Jaurlaritzaren Kultura Sailak
Euskadi Sariak / Bizkaia Irratia

Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larretxek irabazi dabez Euskadi Literatura Sariak.
Urretabizkaiari “Azken Etxea” (Pamiela) nobelagaitik emon deutse narratibaren saria, Zubizarretak haur eta gazte literaturako saria jaso dau, “Zerria” (Erein) lanagaitik, eta Larretxeren “Ni ez naiz Mikel Laboa” (Elkar) ilustrazino lana saritu dabe. Donostian, San Telmo museoan egin da goizean agerraldia, sarion barri emonaz.

Getxon emongo dira sariak

Bigarrenez saritu dabe Arantza Urretabizkaia Euskadi literatur sarietan, baina aurten narratiba arloan saritu dabe; 2017an Urretabizkaiaren “Bidean Ikasia” saiakera lana izan zan saritutakoa. “Azken Etxea” lanari jagokonez, aurten, 111 Akademiaren saria be jaso dau lan honek. Patxi Zubizarretarentzat bostgarren Euskadi Saria da honakoa. Lan honegatik Espainiako Haur eta Gazte Literatur saria be irabazi dau aurten. Euskadi Literatur Sariak zemendiaren 15ean banatuko dabez, Getxoko Muxikebarrin egingo daben ekitaldian. Oraindik beste lau sari emon behar dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00