Gaur be itoteko beroa izango dogu. Maximoak, barriz be, 35-40 ºC artekoak izango dira; minimoak nekez jaitsiko dira 20 ºC-tik leku askotan. Zerua hodei gitxigaz egongo da, bero-hodei batzuekin, batez be Pirinioetan. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta kostaldean eki/ipar-ekialdeko haizea arratsaldean.
Isasoko prebisinoa
Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz eta eguerditik aurrera ipar/ipar-ekialdekoa ibiliko da, 3ko indarragaz. Gabaz ipar-mendebaldeko haziea ibiliko da 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko baino gitxiagoko olatuak altxatuko ditu.