Oso harrera ona egin deutse, beste behin, Euskal Herriko Unibertsidadearen Zientziaren Asteari. Zemendiaren 8tik 12ra bitartean egin da Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 12.700 pertsona inguru bertaratu dira lau egoitzetara, ikastetxeetako eta partikularren bisitak kontuan hartuta. 5.892 bisitari izan dauz Bizkaia Aretoak, 2.698 hurreratu dira Gasteizko Bibat Museora eta Ingeniaritza Eskolara, 1.846 Tabakalerara eta beste 2.222 Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxera. Era berean, 4.000 ikasle inguruk disfrutau dabe Zientzia Asteko txoko zientifikoetara egindako bisitaldiez.
EHUren Zientzia Astearen edizino honetan 200 doako jarduera inguru antolatu dira. Txoko zientifikoak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, berbaldiak… Ganera, Zientzia Club bakarrizketa zientifikoen programa arrakastatsua be izan da aurten.