Diru Sarreren Bermerako eta Inklusinorako Sistemaren Euskal Legeagaz, genero indarkeriaren biktima diranek erasogileengandik urruntzeko aukerea dabe, independentzia ekonomikoa bermatzen jakelako, eta inklusinoan lagundu. Lanbidek prestazino hori eskatzen be laguntzen dau.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentea jasoteko genero indarkeriaren biktimen bizikidetza unidadeetarako Lanbdek ezarrita daukazan erizpideak hurrengo honeek dira:
«2.1.3 Bizikietza Unidadea, Art. 5.1.a) artikuluan batutakoa, salbuespeneko BU legez. Art. 5.1.a) Salbuespena 2 kasua: genero biolentziaren biktima diranean, nahiz eta banaketa edo dibortzio tramiteak hasi barik euki, egoera hori dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek justifikatzen dabenean, beti be tramiteak gehienez egite-banaketa datatik urtebeteko epean egiten diranean.
Genero edo etxeko indarkeria biktimen kasuan, ezkonduta zein bestelako harremana dabenean, nahiz eta banaketa edo dibortzio tramite judizialak hasi barik euki, tramite horreek gertaeratik gehienez urte biko epean egiten diranean (araudian aurreikusitako luzapen epea erabili ahal izango da. Genero indarkeria edo etxe barruko indarkeriaren biktima izan dan BU-ak eskubidea eukiko dau beste BU bat eratzeko beste indarkeria kasu baten biktimea izan ezkero, gertaera hori egiaztatzen danean.