2023ko Mendi Tour zirkuitua Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 uri edo herritan eskaini dira zine saioak -igaz 46 izan ziran-, eta 14.000 ikusle bildu dira, igaz baino %25 gehiago. Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria urtarriletik bagilera, eta irailetik zemendira eskaini dauz saioak. Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatuta, Errioxa, Kantabria, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian ikusi dira Mendi Filmeko pelikula onenak.
Everest Sea to Summit, This is Beth, Egoland, Adrenaline Sucks, New Way Up, Iretargi, Agur Artzai, Doo Sar, De l´ombre à la lumiére, An Accidental Life edota Yhabril: el buscador de luz moduko pelikulakaz, mendiko zine eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen dau Mendi Tourrak, kalidaderik onenekoa.
2023ko Mendi Tour zirkuitua ate joka dagoan abenduko hitzordu nagusiaren aurrekari bikaina izan da. Abenduaren 8tik 17ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizinoa, 10 eguneko mendiko zine jaialdia.