Sestaoko jokalariak garaipenaren bidera bueltau nahi dabe Sayreren kontra

Talde bizkaitarrak ligako lehenengo porrota jaso eban Vigon aurreko jardunaldian; bihar igoteko hautagaietako bat hartuko dau etxean
Gonzalez jokalaria, Vigoko partiduan / CV Sestao

Altxatzea eta orrialdea pasetea tokaten da. Denporaldiko lehenengo porrota Vigon jaso ondoren, C.V. Sestaok CV Sayre Décima talde indartsua hartuko dau La Benedictan (zapatuan, 19:30ean). Talde kanariarra, seguruenik, hautagairik sendoena da Superligako 2. mailara igoteko. Norgehiagoka garrantzitsua izango da Sestaorentzat, taldeen artean aldeak marketan hasi diralako eta baita talde bizkaitarraren sendotasun mentala neurtzeko aukerea ezin hobea be. Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen lehenengo itzulia amaitzeko.

“Vigon ez ginan gai izan gure bersinorik onena emoteko: gure akatsengaitik, aurkariak oso ondo jokatu ebalako eta partidutik kanpo atera euskuen beste inguruabar batzuengaitik. Ez deutsegu errua arbitroei botaten, baina egoera batzuk une garrantzitsuetan izan ziran. Niri, adibidez, nire ibilbideko lehenengo gorria atera eusten, eta ez daroadaz egun bi honetan. Orain orrialdea pasau eta onena emon behar da barriro, gazteenek esperientzia izan dagien egiten gabilzan lantaldearen eraikuntzaren barruan. Aste honetako lana barriro irabazle sentiduteko modukoa da”, azpimarratu dau Paki Blanco entrenatzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular