Arratsalderako euri apur bat

Goizean ostarteak eta lainoak tartekatuko dira
Urdaibai / Bizkaia Irratia

Gaurko egunak aurrera egin ahala, eguraldia aldatuz joango da. Goizean zerua tarteka hodeituta egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta hego-haizea ibiliko da. Kostaldean behe-hodei batzuk be agertu leitekez, baina orduan ez dira barrualdean zabalduko. Orduek aurrera egin ahala, haizea iparraldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da. Arratsaldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira danean, eta arratsalde-gau partean iparraldean eta hegoaldeko leku batzuetan euria egingo dau. Haizearen aldaketearen ondorioz, tenperatura maximoak pare bat gradu edo hiru baxuagoak izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00