Athleticek Granada CF izango dau aurkari domeka honetan 16:15etik aurrera. Los Carmenes Barrian jokatuko dan partidia Ortiz Ariasek zuzenduko dau Del Cerro Grandekin VARen. Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu dauz: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Unai G, Jauregizar eta Olabarrieta.
Vesga, Dani Garcia, Yeray eta Adu Ares zerrendatik kanpo geratu dira. Athleticek azken 5 partiduetatik 4 irabazi ditu bataz bestekoen arteko bardinketa batekin, eta gora begiratzen jarraitu gura dau. Etxekoek ez dabilz momenturik onena pasetan, Kopatik kanporatuta, azken-aurrekoak sailkapenean 7 punturekin eta entrenatzaile barriagaz. Azken 5 partiduetan puntu 1 eroan dabe Alexander Medinaren mutilek eta Athleticen aurka garaipena lortu gura dabe etxean.
“Pozik gagoz”
Ernesto Valverde ohiko prentsaurrekoa eskaini dau Granadaren aurkako Ligako 16. jardunaldiko partiduaren aurretik. “Taldea orekatuta dagoela ikusten dot. Pozik gagoz gauzak zelan joiazan ikusita eta jokalariak be pozik dagoz. Barne-pertzepzio on batek konfidantza emoten deusku, baina alderdi bakotxa gure egoeraren froga da. Bihar test barri bat egingo dogu. Zerbait irabazi dogula pentsatzea, iraganekoa da. Bihar lerro onean jarraitzen dogula erakutsi behar dogu”.
Aurkaria egoera txarrean dagoen arren, azken-aurreko postuan sailkapenean eta 21 puntuko aldearekin, Valverdek ez dau partidu erraza espero: “Neurketa guztiak dira garrantzitsuak, beti jartzen diralako hiru puntu jokoan eta sailkapenean aurrera egin ahal dozulako. Danok bat egin gura dogu, gure martxa ona baieztatu, baina behar handia duen talde bat aurkituko dogu. Eremua bere aldetik jarri eta dena eroango dabe. Kontrarioa eta bere jokalariak asko baloratzen ditugu. Daukiezan puntuetatik, gehienek etxean lortu dabez eta, jakina, gauzak oso gatx jarriko deuskuzan taldea da. Sailkapenean hobeto egoteko adina argudio daukiez”. Partiduaren azken ordukoa domekan 15:45tik aurrera Jokoan saioan Bizkaia Irratian.
DEIALDIA
Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Unai G, Jauregizar eta Olabarrieta.