Athleticek kopako bigarren kanporaketea jokatuko dau Sardineron CD Cayonen aurka eguenean 21.00etatik aurrera. Nando Astobizaren taldea Bigarren RFEF mailan ari da jokatzen, Saronen eta ez dau txapelketa ondo hasi, baina Valverdek prentsaurrekoan adierazi dauenez, “ezin gara fidatu”. Entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Nico W., Guruzeta, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G, JauregIzar, H. Rincón eta Olabarrieta. Barrikuntza nagusia Ander Herreraren eta Lekueren baja teknikoak dira, eta Jauregizar, Rincón eta Olabarrieta lehoikumeen presentzia deialdian. Lehoiek ligako bolada onarekin jarraitu nahi dabe eta Kopako txapelketan jarraitu, ezustekorik barik.
“Irabaztea espero dogu”
Maila oso ezbardinetan egon arren, Ernesto Valverdek motibazinoa azpimarratzen dau: “Kanporaketa honetan, daben guztiarekin jokatzea espero dot. Azkenfinean asko suposatzen dau eurentzat, partidu honeetan, aurkariak dauen motibazinoak jokalari batzuk edo besteak zelaira ateratzea baino garrantzitsuagoa da”. Aurkariari buruz, hauxe esan dau Valverdek: “denboraldia ondo hasi ez dauan taldea izan arren, aurrekoan emoitxa ona lortu dabe etxean. Orain taulan dagoena baino gorago egongo dantaldea izango dela uste dogu”. Entenatzaileak dino, partidu oso lehiatua izango dala: “Badakigu oso partidu parekatua izango dala, CD Cayonek dituen aukerekin jokatuko ditu eta gu kanporatzen saiatuko da. Dena dabe euren alde irabazteko, eta guk be. Guztiontzako jaia izatea nahi dogu eta, noski, irabaztea espero dogu”. Partidua zuzenean eskainiko da Bizkaia Irratitik gaueko 20.30etatik aurrera.
DEIALDIA
Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Nico W., Guruzeta, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G, JauregIzar, H. Rincón eta Olabarrieta