Athleticek 125. urteurrena ospatuko dau Atleticoren aurka San Mamesen

Muniain eta De Marcos ez dira deialdian sartu

Athleticek zapatu honetan egun osoko egitaraua prestau dau 125. urteurrena ospatzeko. Atletico de Madrilen aurkako partiduaren aurretik eta atzetik hainbat ekitaldi izango dira. Ekitaldien egitaraua Iribarren estatuaren inaugurazinoagaz hasiko da 12:30etan zabalgunean, eta partidua amaitzerakoan, arratsaldeko 18:00ak inguru,  Lezamako futbolari ohien eta hitzartutako kluben desfilea (18:30ak aldera), Legends partidua (19:00ak aldera) eta Made in Euskal Herria Fest musika jaialdia (20:00ak aldera).

Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu dauz Atletico de Madrilen kontrako partidurako: Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Yuri, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G., Jauregizar y H. Rincón. Baja barri bi dagoz partidurako: Oscar De Marcos eta Iker Muniain. De Marcosek min hartu dau ezker orkatilan, eta bihar San Mamesen jokatuko dan Atletico Madrilen aurkako partidurako deialdian sartzea galarazo deutso. Bestalde, Iker Muniainek ezin izan dau gainerako taldekideekin entrenau sukarra daukalako. Jokalari biak bilakaeraren zain dagoz. 5 puntuko aldea dago talde bien artean, Simeoneren taldea hirugarren postuan dago 34 puntukaz eta Athleticek 29 puntu daukaz.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Yuri, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G., Jauregizar y H. Rincón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular