Iribar betiko egongo da San Mamesen

Athleticek Iribarren estatua inauguratu dau milaka athleticzaleen babesagaz
Jose Ángel Iribar, Juan Mari Aburto eta Jon Uriarte / Bizkaia Irratia

Zapatuan, abenduaren 16an, izan dira Athletic Cluben 125. urteurrenaren amaiera ekitaldiak. Atletico Madrilen aurkako partiduaren aurretik, bitartean eta gero, athleticzaleek mota guztietako ekintzez gozatu ahal izango dabe. Eguerdiko 12:30ean inaugurazio ofiziala izan da. ‘Txopo’ Iribar, Jon Uriarte eta Juan Mari Aburto izan dira protagonista, klubeko hainbat jokalari ohien presentziagaz. Lurdes Imazek egindako eskulturea San Mameseko zabalgunean egongo da betiko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00