Lointek Gernika Bizkaiak Kangoeroes Mechelenen kontra jokatuko dau Eurocup Women txapelketan

Lehenengo partidua Belgikan jokatuko da eta bigarrena, Malosten
Kangoeroes Mechelen taldea / Lointek Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak Kangoeroes Mechelenen kontra jokatuko dau Eurocup Womeneko lehenengo kanporaketea. Talde gernikarrak kantxa faktorea alde izango dau: joaneko partidua Belgikan jokatuko dabe abenduaren 13an edo 14an, eta bueltako norgehiagoka Malosten hilaren 20an edo 21ean.

Kangoeroes Mechelen bigarren amaitu dau E multzo bardinduan. Hiru taldek amaitu dabe 4 garaipen eta porrot biko balantzeagaz. Jokalariei jagokenez, Arvid Diels entrenadoreak Emakumezkoen Endesa Ligan jokatu daben hainbat jokalari dauzka taldean: Laura Resimont, Paula Strautmane o Heleen Nauwelaers. Taldeko zutabe nagusiak Elina Aarnisalo finlandiar gaztea, eta Catherine Reese eta Rae Burrell estatubatuarrak dira. Talde belgikarrak jokamolde oso saskiratzailea dau, bataz beste, 86 puntu sartzen dauz. Lau jokalari (Resimont, Aarnisalo, Reese eta Burrell) daukiez, bataz beste, 10 puntu baino gehiago sartzen dabezanak eta beste bi (Strautmane eta Nauwelaers), 9 punturekin. Belgikako Ligan lehenengo postuan dagoz, jokatutako partidu guztiak irabazita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00