Suakai taldeak abesti bat grabau dau Mikel Landa txirrindulariaren bihotzaren erritmoan

Soudal Quick Step taldeko Mikel Landa da 'Focus' singleko protagonistea

2024. urtea indartsu hasi da Suakai kolektibo neomusikalarentzat. Hainbat astez sare sozialetan bihotzaren taupaden erritmoan ikusmina sortu ostean, urtarrilaren 01ean talde nafarrak Focus bideoklipa kaleratu eban, Mikel Landa euskal txirrindularia protagonista lez.

Aste batzuk barru Suakaik estreinatuko dauan Natura diskoaren aurrerapen singlea da Focus. Kantu originala da, bihotzaren taupadak eta musikea buztartzeko ideiagaz osotua. Landaren bihotzak musikariak gidatzen dauz, musikeak bihotza motibetan dauan bitartean, aurrekaririk bako ziklo erritmikoa eta musikala sortuz. Ivan Carmona taldekidearen esanetan, “bihotz baten erritmoan konposaketa bat sortzea erronka handia izan da”. Focus kantua lasai hasten da, Landaren pultsometroak 72 taupada marketan dauz. Baina txirrindulari arabarrak pedalei azkarrago eragiten deutsen heinean, kantuaren abiadurea be azkartu egiten da. Bideosingleak 100.000 bisita baino gehiago daukaz Instagramen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular