Bilbok dana dauka prest bere mozorro onenak janzteko eta bost egunetan -zezeilaren 8tik 13ra- gozatzeko. Horretarako, Bilboko Udalak programa bete-betea aurkeztu dau, pertsona guztientzako moduko jarduerakaz. Udalak herritarrak jai-egun horreetan parte hartzera konbidatu dauz.
Festa eta parte-hartzea bultzatzeko, 2024ko Arastusteetan Lutxo Egia -Farolin- eta Jasone Akizu -Zarambolas- izango dira ospakizunetako gidariak. Pertsonai bi honeen maskara-aldaketak eta maskara barrian kalejirak emongo deutse hasierea Bilboko Aratusteei, zezeilaren 8an, eguena, arratsaldez.
Bilboko Ikastetxeetako Haurren desfilea (bariku goizean), Farolin eta Zarambolasen epaiketea eta mozorro-lehiaketak dira programako jarduera garrantzitsuenetako batzuk. Beste hainbat ekintza be izango dira: haurrentzako jarduerak eta tailerrak Plaza Barrian (zezeilaren 10ean, zapatua, goizez eta arratsaldez, eta zezeilaren 12an, astelehena, arratsaldez), musika eta dantzaldiak, eta ikuskizunak eta kontzertuak Plaza Barrian zapatu gauean.
Sardina izango da 2024ko Aratusteetako beste protagonista nagusietako bat, eta zapatu arratsaldean, Berastegi kalean, beragaz selfieak egiteko aukerea egongo da. Sardinaren hileteagaz amaituko dira, ohikoa dan lez, 2024ko Aratusteak.