Athleticek bolada onean jarraitu gura dau San Mamesen

Yuri, Herrera, Vivian eta Nico dira Ernesto Valverdek daukazan bajak

Athleticek (49 puntu) San Mamesen jokatuko dau domeka honetan 21:00etatik aurrera EA Sports Ligako 27. jardunaldia. Aurkariak, Xaviren FC Bartzelonak (57 puntu), Real Madrilen emoitza aprobetxatu gura dau Liga irabazteko lehian sartzeko. Hernandez Hernández izango da epailea, Del Cerro Grandekin VARen. Gavi, Balde, Marcos Alonso eta Ferran Torres gabe joango dira Bilbora. Iñigo Martinez lehenengoz izango da Katedralean talde zuri-gorritik alde egin ondoren. Xavi Hernandezen taldeari hobeto emoten jako bisitaria izatea Montjuicen jokatzea baino: etxean hiru partidu galdu ditu baina bisitari lez galdu barik jarraitzen dau.

“La Ligako errealidadera itzuli behar gara”

Ernesto Valverdek argi dauka Kopa alde batera itxi behar dala: “La Ligako errealidadera itzuli behar gara, betebehar bat da. Kopako sailkatu ondorengo inertzia positiboa eta konfidantza aprobetxatzen saiatuko gara La Ligako neurketei aurre egiteko. Domekakoa azkar iritsi jaku, beste ahalegin handi bat egin beharko dogulako denbora gitxian, baina bardin lehiatu beharko dogu”. Aurkariari buruz, hauxe esan dau Athleticeko entrenatzaileak: “Ez da asko paseu Kopan alkarren aurka jokatu genduanetik. Gauza taktiko batzuk aldatu dabez, baina ez dabe joko erasokorraren izaerea galdu. Neurketen dinamika onean datoz eta bolada gozoan jasoko ditugu. Talde handi bat izango dogu aurrean eta norgehiagoka bikaina egin beharko dogu irabazteko”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Adu Ares, Prados, Egiluz, Unai G., Jauregizar y Hugo Rincón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular