Surne Bilbao Basket FIBA Europe Cup-eko finalerdietarako sailkatu da. Jaume Ponsarnauren taldeak jipoia emon eutsan Poloniako Legia Varsoviari final-laurdenetako bueltako partiduan. Joanekoan 19 punturen aldeagatik irabazi eben poloniarrek, eta markagailu hori irauli behar izan eban Bilbao Basketek. Gogoko izateko moduko partidu egin ostean, Bilboko taldeak norgehiagoka bikaina jokatu eban. 20 punturen aldeagaz amaitu zan partidua: 81-53.
Europe Cup-eko finalerdietan aurkari gatxa izango dau Bilbao Basketek: Chemnitz, Alemaniako Ligako liderra. Final-laurdenetan Zaragoza kaleratu dabe erraz: 64-98 nagusitu ziran Zaragozan, eta 102-86 irabazi eben etxean. Martiaren 27an jokatuko da finalerdietako joaneko partidua Bilbon, eta astebete geroago, apirilaren 3an, bueltakoa, Alemanian.