Eguen honetan tenperatureak gora egingo dau eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Kantauri isurialdeko hainbat lekutan, batez be ekialdean, goizean hodeiguneak nagusituko dira eta euri-langarra be egin leike; eguerdirako, baina, altxatuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, eguzkitsu geldituko da. Tenperatura maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira. Haizea iparraldetik edo ipar-ekialdetik ibiliko da.
Itsasoko egoerea
Ipar-haizea ibiliko da 2ko indarragaz eta eguerdian ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarragaz, 4ko tarte batzuekin. Itsaso kizkurra eragingo dau eta eguerditik aurrera itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta arratsaldean 0,5-1 m arterakoak.