Bero handia gaur be, bero errea. Maximoak 40 ºC ingurukoak izango dira leku askotan, eta minimoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira ipar isurialdearen zati handi batean. Zerua hodei gitxigaz egongo da eta barrualdean bero-hodeiak garatuko dira. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da; egunaren amaieran baleiteke kostaldean mendebaldeko haize bizia sartzea.
Itsasoko egoerea
Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz. Arratsaldean eki/ipar-ekialdekoa ibiliko da, 3ko indarragaz; azken orduetan mendebaldera aldatuko da, 3-4koagaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskirria, eta gauean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi baino olatu txikiagoak altxatuko ditu.