San Mamesen jokatuko dan Emakumeen Txapeldunen Ligarako sarrerak

UEFAk bariku honetatik aurrera, martiaren 8tik aurrera, jarriko dauz sarrerak salgai

2024ko UEFA Women’s Champios Leagueko finala maiatzaren 25ean (18:00etan) jokatuko da San Mames estadioan. UEFAk martiaren 8tik aurrera (12:00etatik aurrera) jarriko dauz salgai finalerako sarrerak htttps://final2024bilbao.com webgunearen bitartez. Klub mailako emakumeen futbolaren ekitaldirik garrantzitsuena ikusteko sarrera merkeenak 15 euroan jarriko dira salgai, eta premium sarrerak, barriz, 45 euroan.

Sarreren prezioa

Premium: 45 euro

1. kategoria: 25 euro

2. kategoria: 20 euro

3. kategoria: 15 euro

2023/24 UEFA Women´s Champions Leagueko multzoen fasea amaitu ostean, txapelketako final laurdenak martiaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (bueltakoa) jokatuko dira. Finalerdiak apirilaren 20/21ean eta 27/28an izango dira. Norgehiagoka horreen ostean jakingo da zein bi taldek jokatuko daben San Mamesen Champions Leagueko finala maiatzaren 25ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular