Athleticek Sevillaren aurka jokatuko dau domeka honetan Ligako azken jardunaldian eta azken partidua San Mamesen. Arratsaldean agur esango deuste Raul eta Muniaini, azken partidau jokatuko dabelako San Mamesen. Hiru puntuk bosgarren postua ziurtatzea eta lehoiek egin daben denboraldi arrakastatsua biribiltzea suposatuko leuke. Horretarako, Valverdek jokalari guztiak erabil leikez, Guruzeta izan ezik, apendizitisaren ebakuntza izan ebalako: Unai Simon, Agirrezabala, Padilla, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, I. Williams, Muniain, N. Williams, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Prados, Unai G., Jauregizar eta Olabarrieta. Pulido Santanak zuzenduko dau partidua.
Sevillak ez dau ezer jokoan, baina Ernesto Valverderen taldeari ez deutso erraz jarriko. Bi taldeen arteko San Mameseko estadistikek hauxe dinoe: 57 garaipen, 10 bardinketa eta 21 porrot. Sevillatik honako jokalariak joango dira Bilbora: Nyland, Dmitrovic, Alberto Flores, Jesús Navas, Juanlu, Sergio Ramos, Badé, Kike Salas, Nianzou, Marcao, Acuña, Pedrosa, Agoumé, Jordán, Manu Bueno, Hannibal, Ocampos, Lukebakio, Veliz, Mariano eta En-Nesyri.
“Gure helbrua bosgarren izatea da”
Ernesto Valverdek argi dauka zein dan partiduaren helburua: “Gure helburua argi eta garbi dago: bosgarren izatea da. Horretarako, gitxieneko bi puntu behar ditugu, eta bihar denboraldia ondo agurtzeko, jarraituko ez daben jokalariak behar bezala omentzeko eta San Mamesen denboraldia zapore onarekin amaitzeko irabazi gura dogu”. Aurkariari jagokonez, erraza ez dala izango gaineratu dau entrenatzaileak: “Sevillaren bertsiorik onena espero dot. Jokalari onak daukiez eta talde bikaina da. Kluba zeharkatzen ari dan unea eta ez deusku ezertarako eragin behar biharko partiduaren bilakaeran”.
DEIALDIA
Unai Simon, Agirrezabala, Padilla, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, I. Williams, Muniain, N. Williams, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Prados, Unai G., Jauregizar eta Olabarrieta.