Bizkaiko barnealdea, Bizkaiko kostaldea, Arabako erdialdea, Gipuzkoako barnealdea, Ebro ondoko eskualdea, eta Gipuzkoako kosta dagoz abisu horian zapatu honetan. Abisu horia prezipitazino handiengaitik 18:00etatik 24:00etara mantenduko da. Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pilatu leitekez.
Zaparrada ertainak botako ditu, eta izan lei toki batzutan handiak eta trumoitsuak izatea, batez be hegoaldean eta egunaren azken orduetan kostaldearen ekialdean. Izan lei noizbehinka txingorra botatzea. Ez da baztertzen zapatuko azken orduetatik domeka goizaldera arte Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 40-50 l/m² baino gehiago pilatzea.