Kirolak
Ander Herrerak 2025era arte luzatu dau bere kontratua Athleticegaz. Beraz, talde zuri-gorriagaz jokatuko dau hurrengo denboraldian Zaragozan hazitako jokalariak. Hain zuzen be, bere jarraipenaren inguruan egondako zalantza gehienak Zaragozak bere fitxaketa aurrera eroateko egindako esfortzuagaitik jaio dira.
Erdilariak bere seigarren denboraldia beteko dau Athleticen hurrengo denboraldian, aro desbardin bietan banatuta. Lehenengo etapa 2011tik 2014ra arte luzatu zan; bigarrena, 2022an hasi eta, gitxienez, 2025ean amaituko da. Jokalariak 175 partidu jokatu ditu lehoi lez eta amaitu barri dan denboraldian 27 norgehiagoketan hartu dau parte.