Euri eguna

Tenperaturak nabarmen bajatuko dira

Gaur euria egingo dau. Zerua estalita egongo da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Arratsaldetik aurrera zaparradak sarriago egingo ditu, leku batzuetan handiak izan leitekez, eta trumoi-ekaitzak joko dau, batez be Kantauri isurialdean. Pilotutako litro kopurua esanguratsua izango da, batez be ipar partean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo da, bolada gogorrekin. Tenperaturea asko bajatuko da ipar partean eta hegoaldean, barriz, jaitsierea apalagoa izango da.

Itsasoko egoerea

Mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz. Arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 4ko indarragaz eta 5eko tarteekin. Itsaskirria eragingo dau eta arratsaldean itsaskia, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, arratsaldean handitu eta 1,5 m-koak izango dira. Ekaitzak jo leike.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00