Markina-Xemeingo Grand Slam-a zapatu honetan hasiko da

Pilota Unibersidadean egin dabe txapelketearen aurkezpena
Parte hartuko dabezan pelotariak / Eraman! Jai Alai Gara

Markina-Xemeingo Grand Slamari hasiera emango deutse zapatu honetan zestalariek. Txapelketea bagilaren 15etik garagarrilaren 16ra izango da Pilota Unibersidadean. Jai Alai League-a bere fase erabakigarrian sartu da eta urrezko puntuak jokoan egongo dira Markinako pelotalekuan.

Jardunaldiari hasierea emoteko, Ibarluzeak Bilboko Iron Cup-ean irabazitako txapela aurkeztuko dau herriaren aurrean. Olhanerekin jokatuko dau, Johan Sorozabal eta Julen Del Rioren kontra. Ondoren, zapatuko jardunaldia ixteko, Erkiaga-Zabala eta Barandika-Lopez pelotariak egongo dira aurrez-aurre.

Jai Alai Leagueko rankinga zelan dagoan ikusita, momentu honetan, Erkiaga da lasai egon daitekeen bakarra. Txapelketa honetan dana zabalik dago eta Slam kategoria danez, Markina-Xemeinen irabazten dauenak 2.000 puntu eskuratuko dauz. Bigarrenak 1.200, eta hirugarrenak eta laugarrenak 750.

Multzoak bitan banatuta dagoz. A multzoan, Erkiaga-Zabala, Barandika-Lopez eta Laduche-Basque egongo dira. Aldiz, B multzoan, Olharan-Ibarluzea, Johan-Del Rio eta Goitia-Gorka pelotariak. Lehenengo 3 jardunaldiak eta finalerdiak zapatuan jolastuko dira, arratsaldeko 19:ooetan. Ondoren, finala, garragarrilaren 16an, EITB-k emongo dau 18:00etatik aurrera.

Sarrerak eta bonoak

Txapelketarako sarrerak eta bonoak eskuragarri dagoz Eraman Jai Alairen weborrian. Bonoak 60 euro balio dauz eta modu seguruena da Grand Slameko jardunaldi guztietan eserlekua bermatzeko. Sarrera bakotxa 12 eurotik aurrera erosi ahal dira.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular