Urdaibai, txapeldun Euskadiko Traineru Txapelketan

Bou Bizkaiak hirugarren urtez jarraian lortu dau Euskadiko bandera
Bermeo atzoko estropadan / Bermeo Arraun Argazkiak

Bermeo-Urdaibaik irabazi dau Euskadiko Traineru Txapelketa Donostiako uretan. Estropadea egoera atmosferikoek baldintzatuta, formatua aldatu behar izan dabe, haize-boladek berrogei kilometro orduko abiadurea gainditu izan dabelako. Horregatik, estropadea erloju kontrako formatuan lehiatu dabe, 3. eta 4. kaleetan. Traineruak binaka atera dira bi minutuko tartearekin.

Iker Zabalaren mutilak Hondarribiagaz batera abiatu dira, ohorezko tandean, hirugarren bandera jarraian lortzeko helburuagaz. Holan egin dabe, eta Zierbena izan da aurkari bakarra. Bou Bizkaiak 12 segundoko aldea lortu dau Ama Guadalupekoarekiko, gipuzkoarrak aukerarik barik itxita. Banderea,  Zierbena eta Urdaibairen eskuetan egon da. Galipoek markatu dabe denborarik onena joaneko bidaian, 11:33 minutuan gelditu dabe kronometroa. Barrurantz, Bermeotarrak handi egin diraz eta 30 segundu atera deutsie Zierbenako traineruari. Bou Bizkaia askoz gehiago izan da beste traineruekin alderatuta, itzuleran erakutsitakoagaitik, arraunaren jarraitzaileei ikuskizuna oparituz. Hondarribia izan da hirugarrena eta ondoren, laugarren, Lekittarra.

Lehenengo tandean, Lekittarrak bere nagusitasuna adierazi dau. Itsasoaren egoereak ez dira onak izan, baina Isuntzako mutilek bueltan izugarrizko lana egin dabe eta nagusi izan dira Ondarroa, San Juan eta Donostiarraren gainetik. Nahiz eta Lekeitioko taldeak irabazi tandea, joanekoan, Gipuzkoako taldeak markatu dau denborarik onena 6 minutu eta 55 segundu eginez. Ondarroa, 12 segundu atzetik eta Lekittarrak 20 segundu galduta. Ziaboga egindako momentuen, Torrekua II traineruak  arazoak izan dau eta denbora asko galdu dabe biraketea egiten. Hori dela eta, Isuntzak aukerea aprobetxatu dau eta San Juanekin betera buruan jarri dira. Pasaiko taldeak ia-ia txanda irabazi dau, baina Osertz Aldai-ren trainerua segundu bat arinago sartu da helmugan. Ondarroa, 34 segundu ondoren heldu da.

Nesketan, Arraun Lagunak nagusi

Emakumezkoetan Gipuzkoar taldea nagusitu da diferentzia handiarekin, 14:25 minutuko denborea markatuz. Estropada egin aurretik, klubetako kideek erabagi dabe erlojupeko moduan egitea, baina kale bakarra erabilita. Lehenengo Orio atera da eta inolako arazorik barik lehiaketa ireki dau. Halan be, Tolosaldeak eta Ondarroak 10 segundoko zigorra jaso dabe patroiek estatxagaz izandako arazoakaitik. Gipuzkoako taldeak nagusi izan dira, lehen hiru postuetan. Bigarren, Orio eta hirugarren, Donostiarra izan dira. Bizkaitarren artean Ondarroa izan da onena 16:16 minutuko denporarekin, 26 segundoren aldeagaz Deusturi. Kaiku, aldiz, kanporatu egin dabe.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00