Athleticek Liga estreinauko dau San Mamesen

Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu Jose Bordalasen Getaferen aurka jokatzeko
Athletic Club - Getafe CF 23/24 / Athletic Club

Athletic eta Getafe CF izango dira 2024/25 Ligako denporaldi barriari hasierea emongo deutsenak abuztuaren 15ean 19:00etan. Lehiaketako lehen partiduak txapelketaren nondik norakoa bideratzen ez dauala jakin arren, zuri-gorriek irabazten hasi gura dabe Jose Bordalasen taldearen aurka, Ernesto Valverdek prentsaurrekoan adierazo dauen lez: “Gehitu eta irabazi gura dogu”. Horretarako, entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu, tartean Bilbao Athleticeko lau jokalari: Adama Boiro, Unai Egiluz, Alex Padilla eta Oier Gastesi.

Bai Vivian eta Nico be deialdian sartu dira, nahiz eta gasteiztarrak hiru entrenamenduetan bakarrik parte hartu. Nico, Valverderen aginduetara egongo da Ligako lehen partidu honetarako be. Bost bajak izan dira, espero ziranak: Oscar de Marcos, Iñigo Ruiz de Galarreta, Alvaro Djalo, Julen Agirrezabala eta Unai Simon.

Jose Bordalasen taldea ez da bere momenturik onenean hasiko, izan be, jokalari faltagaitik lagunarteko partidu bat bertan behera itxi behar izan ondoren, 18 bakarrik joango dira Bilbora, horreetako asko bigarren taldekoak. Konkretuki, 15 zelaiko jokalari eta 3 atezain. “Oso baldintzatuta gagoz jokalari faltagaitik” onartu dau Bordalasek partiduren atarian. Halanda be, talde urdinak ez deutsoz gauzak erraz jarriko Athleticeri.

“Gehitu eta irabazi gura dogu”

DEIALDIA

Athletic Club: Padilla, Gastesi, Gorosabel, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Yuri, Martón, Unai G., Ander Herrera, Adu Ares, Prados, Egiluz, Jauregizar eta Adama Boiro.

Getafe CF: David Soria, Letacek, Ferrer; Djené, Alderete, Duarte, Nabil, Iglesias, Diego Rico; Uche, Arambarri, Yellu, Luis Milla, Risco, Aleñá, Carles Pérez, Peter Federico eta Álex Sola.

Epailea: Alejandro Muñíz Ruiz (Galiziako komitea)

Zelaia: San Mamés

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w