Lainoak eta ostarteak gaurko

Goizean zirimiri apurren bat egin leike
Azkorri hondartza / Bizkaia Irratia

Gaur, eguenez, hodeiak gitxitu egingo dira. Tenperatura maximoak apur bat gora egingo dabe eta zeruan aurreko egunean baino ostarte gehiago egongo dira, batez be egunaren bigarren zatian. Goizean hondino behe-hodei dezente agertuko dira eta zirimiria egingo dau han-hemenka. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joten jarraituko dau. Lurraldearen hegoaldean giro eguzkitsua izango dogu egun osoan.

Itsasoko egoerea

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz, 4ko tarteekin. Itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, arratsaldean metro bete ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00