Sei hilabeteko lanen ostean, Artxandako tuneletako Ugasko-Txorierri zatia gaur, abuztuak 4, zabalduko dabe barriro. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauanez, erabat barritu da azpiegitura: estaldura, drainatze-sistemak, ebakuzino-galeriak eta segurtasun-instalazinoak hobetu dabez. Ganera, Europako estandarretara egokitutako teknologia barriak jarri dira: besteak beste, kontsumo gitxiko LED argiztapena, gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak, gas-detektagailuak eta eguzki-planen bidez energia kudeatzeko sistemak.
Lanek azpiegituraren erregistro digital osoa ahalbidetu dabe, tunelen BIM as built eredu digitalaren bitartez. Ganera, Aldundiak azaldu dauanez, beste proiektu pilotu bat martxan jarri da, inguruko ibai-ibilguetan jariatze-uren inpaktua murriztera bideratutako drainatze-sistema jasangarri bat garatzea.
30.000 ibilgailuk erabiltzen dabe Ugasko-Txorierri tartea egunero, funtsezkoa dalako Bilbotik Loiuko aireportura, Zamudioko Parke Teknologikora eta orohar, Txorierrira joateko. Udagoienetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak lanak beste zati nagusian egingo dauz, Txorierri eta Salbe artean.