Euskal Selekzioak Venezuelaren kontra jokatuko dau zemendiaren 14an, zapatuan, 20:00etan, San Mamesen. Partiduaren aurkezpena gaur egin dabe, Bilboko Carlton Hotelean, Euskadiko Futbol Federazinoak antolatuta. Gaurko hitzorduak euskal selekzinoaren aro barriaren aurkezpena, eta Euskadiren eta Venezuelaren arteko loturak ezagutzeko balio izan dau.
Partidua lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen da. Aurkezpenean, euskal futbolaren orainaz eta ondareaz gain, lurralde bien arteko harreman historikoak, migrazinoa eta kultura-loturak izango dabez berbagai. Besteak beste, Jose Angel Iribar, Xabi Prieto eta Mikel Labaka futbolari ohiak izan dira aurkezpen ekitaldian. Kirol-hitzordua izateaz batera, zemendiaren 14ko partiduak euskal selekzinoaren inguruan batzeko, loturak sendotzeko eta belaunaldi barriei euskal futbolaren historia hurbiltzeko helburua dauka.