BakQ-gaz erraztasun itzela Lanbideren zerbitzu digitaletan sartzeko

Danetariko kontsultak eta kudeaketak egin leitekez identifikazino sistema elektroniko horregaz

BakQ identifikazino eta sinadura elektronikoko bitarteko bat da; identifikatzaile batek eta

bi autentifikazio-faktorez osatua: batetik, erabiltzailea gehi pasahitza; eta, bestetik,

egiaztapen-SMSa.

Edozein gailutan erabili daiteke, ezelako software edo txartel-irakurgailurik instalatu

beharrik barik. Lege-balio osoa dauka, eta guztiz segurua eta doakoa da.

 

Era berean, Lanbidera sartzeko aukerea emoteaz gain, Eusko Jaurlaritzaren, Foru

Aldundien, Udalen eta Osakidetzaren zerbitzu elektronikoetara eta tramiteetara 

sartzeko aukera be ematen dau.

BakQ ziurtagiria lortzeko baldintzak

 Gitxienez, 16 urte edukitzea.

 Indarrean dagoan identifikazino-agiria aurkeztea: NAN/AIZ/pasaportea.

 Helbide elektroniko pertsonala eta aktiboa eukitea, ezin da inogaz partekatutako

helbidea izan.

 Telefono mugikorra eta besterenezina eukitea, egiaztapen-kodea pertsona bakar

bati heldu behar jako eta.

Lanbideren zerbitzuak

BakQ identifikazinoaren bidez, Nire Lanbidenet atalerako eta haren zerbitzu

guztietarako sarbidea lortzen da: lan-eskaera barritzea, datu pertsonalak aldatzea,

kurriculuma eguneratzea, aurretiko hitzordua eskatzea, eta abar. Lanbideren bidez

egindako ikastaroen aurreinskripzinoen zerrendara be sartu leiteke, eta dokumentuak

zein ziurtagiriak kontsultatu.

Horrez gain, BakQ ziurtagiriaren bidez, zuzenean altea hartu daiteke enplegu eskatzaile

legez Lanbideren web-gunean (www.lanbide.euskadi.eus).

Halaber, Lanbide Lanapp aplikazino mugikorraren profil pribatura sartu daiteke,

beharrezkoak diran kudeaketak egiteko.

Lanbideren web-gunean aurkitu ahal izango dozu identifikazino elektronikoko sistemei

buruzko informazino gehiago:

https://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/acceso-a-mi-lanbidenet-con-identificacion-

 

 

 

Radio Popular