Kantarriketan egingo da eta 2028. urterako amaituta egotea aurreikusten dabe

Udalak Aldundiagaz batera aurkeztu dau egitasmoa, aldaketak adostu ostean

125 lagunentzako lekua izango dau Abadiñoko egoitza barriak

Egoitza barria egingo da Abadiñon / Bizkaia Irratia

125 pertsonentzako lekua egongo da Abadiñon eregiko dan egoitza barrian. Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera aurkeztu dau Abadiñoko Udalak Kantarriketan egingo dan egoitza barria. Durangaldeko egungo gizarte beharrizanetara egokitu da hasierako proiektua. Azkenik, 125 lagunentzako lekua izango dau. Mikel Urrutia Abadiñoko alkatearen esanetan, honeetatik 60, nagusiak izango dira. Abadiñoko Udala, arau subsidiarioak aldatzeko eta proiektu barruan egokitzapenak egiteko fasean dago orain. Herriko 60 urtetik gorako pertsonen zaintza beharrak identifiketako azterketa bat be badabiz egiten. Kantarriketan egingo dan egoitza, 2026. urtearen amaieran hasiko dalakoan dagoz. 2028. urterako amaituta egotea aurreikusten dabe.

San Blas

Astelehenean bitartean, San Blas eguna ospatuko da Abadiñon. Dana prest daukie. 130 ekoizle inguru eta 180 abelburu izango dira asteleheneko azokan. Hiruzpalau gune egongo dira, nekazaritza, artisautza, abeltzaltza eta makinaria guneak Abadiñoko txoko desbardinetan. Kultur eta kirol jarduerak be ez dira faltako. Udalak, garraio zerbitzua eskeiniko dau eta garbiketa zerbitzua be izango da San Blas egunean zehar Abadiñon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00