Juan del Arco: "Prebentzino goiztarra oso garrantzitsua da"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba HIESAren Nazioarteko Egunaren harira

127 HIES kasu barri azkenengo urtean Euskadin

127 HIES kutsatu barri izan dira azkenengo urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Datua Gotzone Sagardui Osasun sailburuak emon dau HIESaren Nazinoarteko Egunaren harira. Gaixotasunaren historiari jagokonez, HIESaren lehenengo kasuak San Frantzisko urian antzeman ziran 1980. hamarkadaren hasieran. HIESa GIP birusak sortutako infekzinoa da. Infekzinoak globulu zuriak erasotu eta hiltzen ditu. Ondorioz, beste infekzino batzuk sortu edo minbizia bezalako gaixotasun larriak agertu ahal dira.

Hasieran, oso gaixotasun hilkorra zan HIESa. Halanda be, gaur egun tratamendu oso eraginkorra dago. Halanda be, gaixotasun kroniko baten aurrean gagoz. Hori dala eta, prebentzino goiztarra oso garrantzitsua da. Horretarako, testak egitea funtsezkoa da. Gaixotasunaren inguruan dagozan aurreiritziak dirala eta, testak farmazietan modu anonimoan be egiteko aukerea dago.

HIESaren inguruan egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00