Joseba Errekalde, Harribeltza elkarteko kidea

HIESari buruzko Estatuko biltzarra egiten dabiz Bilbon

Joseba Errekalde: “Ez dago arrisku talderik, arrisku praktikak baizik”

Joseba Errakalde
Joseba Errekalde, Harribeltza elkarteko kidea / Harribeltza elkartea

Osasun zerbitzuetan emoten dan arretari buruz eta ondiño be gaixo dagozanek bizi behar izaten daben estigma izango dabez berbagai.

Joseba Errekalde Harribeltza elkarteko kideagaz berba egiteko aukera izango dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. HIESaren kontra 28 urte daroaz alkarteak lanean. 80ko hamarkadan HIES kasuak ezagutzen hasi ziranetik gaur egunera, gauza asko aurreratu dirala esan deusku Joseba Rekaldek.

Dana dala, aldarrikapen parea be egin dauz Goizeko Izarretan. Gizarte osoak bizi izan dauan pandemiaren aurrean, eurek 80. hamarkadan beste pandemia bat bizi izan ebela gogoratu deusku. Tximinoaren baztanga kasuekin gertatu dan antzera, argi itzi gura izan dau “ez dagoala arrisku talderik, arrisku praktikak baino”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular