Batez beste egunero 5.300 bisitari izan dira museoan

Bisitarien %60 espainiar estadutik etorritakoak

Guggenheim Bilbaok, Aste Santuan, 21 mila bisitari baino gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa / Bizkaia Irratia

Aste Santuan , 21.000 pertsona baino gehiagok gozatu dabe Guggenheim Bilbao Museoko erakusketez;hau da, egunean 5.267 bisitari izan dira batez beste.Kopuru handia da baina 2022koa baino txikiagoa da;kontuan hartuta iaz 3.049 pertsona gehiago bertaratu zirala.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz, %60 espainiar estadutik heldu dira, eta bereziki nabarmena izan da Kataluniatik (%9,4),EAEtik (%8,3) eta Madrildik (%7,2) etorritako lagunen kopurua.Atzerritarrei dagokionez, bisitari frantziarrak izan dira ugarienak. Datu interesgarriak emon deuskuz Begoña Martinez Goyenagak Museoko Komunikazino eta Marketing Zuzendariordeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular