24 orduko martxa solidarioa minbizia daben Bizkaiko ume eta nerabeen familien alde

ASPANOVASek antolatuta, martxaz gain, hainbat jarduerez disfrutetako aukerea izango dogu Portugaleten

24 orduko martxa solidarioa minbizia daben Bizkaiko ume eta nerabeen familien alde

2021an ospatutako martxa solidarioa ASPANOVASek antolatuta / Aspanovas

Astegoien honetan, irailaren 30 eta urriaren 1ean, ASPANOVASek 24 orduko martxa solidarioa antolatu dau minbizia daben Bizkaiko ume eta nerabeen familien alde, Portugaleten.
Bi egunetarako, jarduera ugari antolatu dira Portugaleteko Solar plazan eta Merkaduan. ASPANOVASen, minbizia daben ume eta nerabeentzat eta euren familientzat ingurune duina eraikitzea sustatuko daben ekintzak eta programak gauzatzen ahalegintzen dira, gaixotasuna gainditzeko prozesua errazteko. Martxa solidarioaren baitan, zapatu eta domekan bertaratzen diranak puzgarriak, umeentzako jarduerak, Athletic Fundazinoaren agintearen kirol jarduerak, paella solidarioa, Dj, kontzertuak eta abar izango dabez.

Maitane Rodriguez, ASPANOVASeko komunikazino arduraduna izan dogu honen barri emoteko Aupa Bizkaia saioan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular