Estaduak gastu militarrera bideratutako zergen zatia proiektu sozial eta komunitarioetara sinbolikoki desbideratzeko eskatu dabe

Kolektiboek desobedientzia zibilerako deialdi publikoa egin dabe, berrarmatzearen eta militarismoaren aurkako protesta gisa

27 kolektibo sozialek errenta kanpainako gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalera deitu dabe

Eragozpen fiskala egitea errazteko, webgune bat eta bulegoak jarri dabez martxan euskal uriburuetan / DepositPhotos

27 kolektibo sozialek errenta kanpainako gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalera deitu dabe. PFEZaren kanpaina hasteagaz batera, Hego Euskal Herriko hogeita hamar bat kolektibok desobedientzia zibilerako deialdi publikoa egin dabe, berrarmatzearen eta militarismoaren aurkako protesta gisaBerrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Gastu Militarraren Eragozpen Fiskala lelopean, kanpainak zergadunei eskatzen deutse sinbolikoki desbideratzeko Estaduak gastu militarrera bideratutako zergen zatia proiektu sozial eta komunitarioetara. Kontuak kontu, ekimenaren inguruko zehetasun guztiak emon deuskuz Ander Eiguren bozeroaleak.

Kanpainaren arabera, 65.000 milioi eurokoa izango da Estaduaren aurtengo aurrekontu militarra, eta igoerea hori NATOren berrarmatzeko jarraibideei egotzi deutsee. Halaber, adierazo dabe Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Foru Aldundiak finantziazino horri laguntzen deutsiela, estaduko aurrekontuei ekarpenak eginez eta beren lurraldeetan egoitza daben defentsa-sektoreko enpresei lagunduz. Ganera, eragozpen fiskala egitea errazteko, webgune bat eta bulegoak jarri dabez martxan euskal uriburuetan. Bilbokoa Bakearen Etxean dago, Fika kaleko 4an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00