Itsaso Andueza: "Saharako umeek lehenago ezagutzen dabe Kantauriko itsasoa beren herrialdekoa baino"

Domekan, jardunaldia egingo da Bilbon, familiak programan parte hartzera animetako

300 euskal familia, 300 ume saharrarentzat

"Oporrak Bakean" programan parte hartu daben ume sahararrak / Bizkaia Irratia

Domeka honetan, goizeko 11etatik eguerdiko 14:00ak arte, Bilboko Udalak jardunaldi bat hartuko dau, “Oporrak Bakean” programea aurkezteko. Hitzordua Emakumeen Plazan izango da. “Oporrak Bakean” Saharako errefuxiatu adinbakoei harrerea egiteko programea da. Horri esker, 8 eta 9 urte bitarteko ume sahararrak euskal familiekin bizi dira udako hilebeteetan.  Bertaratzen diranek karpa bisitau ahal izango dabe, Saharako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko, tea dastatzeko, henna eta bongo tailerretan parte hartzeko eta basamortuari buruzko ipuin kontalariez gozetako.

Programaren helburua,  basamortuko baldintza gogorretatik aldi baterako aldentzea eta elikadura egokia eskaintzea da, besteak beste. Pandemian, ume batzuk etorri ezinik geratu ziran. Aurten,  barriro handitu gura dabe etor daitekezan umeen kopurua, eta harrerea egin gura deutseen 300 familia bilatzen dauz.

SAHARAR HERRIAK

Saharar Herriak 45 urte baino gehiago daroaz munduko basamortu idorrenetako batean dagozan errefuxiaduen kanpamenduetan bizirauten, beren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horreetan 14 urtetik beherako 56.000 adinbako bizi dira, eta horreetatik %30ak hazkunde-defizita dabe klimaren eta elikaduraren baldintza gogorren ondorioz. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular