Erandiok, Deriok, Sondikak, Zamudiok eta Loiuk 40 urte ospatu dabez udalerri independente legez. 1983an Bizkaiko uriburuak 40.000 biztanle galdu ebazan. Halanda be, Bizkaiak bost udalerri barri irabazi ebazan. Erandio izan zan desanexionatzen lehena 1983ko urtarrilaren 6an. Bost herrietatik, Bilbon integraduta denbora gehien eroiana zan. Ondoren, Derio, Loiu, Sondika eta Zamudio etorri ziran, 1966az geroztik botxoari lotuta egozanak. Udalerriak azkar garatu ziran desanexinoaren ondoren.
Herritarrentzat poz izugarria izan zan hori, batez be arlo praktikoan oinarrtua. Aurrerantzean, ez eben Bilbora joan beharrik eukiko kudeaketak egiteko. Halan gogoratzen dau Pedro Aurrekoetxeak, Erandioko 56 urteko bizilagunak eta Rosa Mari Zubiaur, Derioko Lagazu baserriko 73 urteko bizilagunak. Goizeko Izarretan saioan euki doguz biak.
Asteburu honetan Sondikak Bilbotik banandu zaneko 40 urteak ospatuko dauz. Alde batetik, zapatuan omenaldi bat egingo jake desanexio prozesuan parte hartu eben ordezkari politikoei. Hitzordua 19:45ean izango da. Hurrengo egunean, domekan, euskal ezkontza bat ospatuko dabe.