Juan del Arco: "Malariaren sintomak gripearen antzekoak dira"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Malariaren Munduko Egunaren astean

500.000 heriotza eragiten ditu malariak urtero

Malariaren Munduko Eguna ospatu da asteon, apirilaren 25ean. Horren harira, malariaren inguruan egin dogu berba asteon Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariagaz. Momentu honetan, gaixotasun tropikala da malaria. Halanda be, XX. mendearen erdiraldera arte gaixotasun endemikoa izan zan Europako hegoaldean.

Plasmodium generoko parasitoek eragiten dabe malaria eta sintomak gripearen antzekoak dira. Urtero 250 milioi kasu inguru atzemoten dira eta gaixotasunak 500.000 heriotza eragiten ditu urtero. Hildakoen artean haur asko aurkitzen dira. Ganera, heriotza gehienak saihestu ahal dira.

Malariari aurre egiteko txertoak dagoz. Halanda be, haurrei zuzendutako txertoak dira. Helduek, aldiz, medikamentu konkretu batzuk hartu behar dabez gaixotasuna prebenitzeko. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Nazinoarteko Txertaketa Zentroan, 944 509 020 telefonora deituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00