Kezka ezbardinak ditu EH Bilduko zinegotziak: etxebizitza, klima-aldaketea, gobernantza-eredua...

EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu dau alkategai izateko

Maria del Rio: “Segurtasunaren kontzeptua modu zabalean jorratzea funtsezkoa da”

Maria del Rio, Bilboko EH Bilduko zinegotzia / Bizkaia Irratia

EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu dau alkategai izateko. Beraz, alderdiak Maria del Rioren aldeko apustua berresten dau, urian eraldaketa-ziklo barri bat gidatzeko, euren berbetan, bilbotarrak erdigunean jarriko dituana eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko deutsena. Horren harira, EH Bilduko egungo zinegotziagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Bozeroaleak ilusinoz jaso dau Mahai Politikoaren proposamena: “Geure taldea geroz eta sendoagoa da. EH Bildu aurrera jarraitzeko gogotsu dago”.

Esan deuskunez, kezka ezbardinak ditu momentu honetan: “Neure kezkak anitzak dira: etxebizitzaren krisia, larrialdi klimatikoa edo gobernantza-eredua“. Hain zuzen be, pertsona askoren kezka nagusia da etxebizitza. Hori dala eta, neurri desbardinak proposatzen ditu bere alderdiak: “Oso auzi konplexua da. Ezin da neurri bakarra erabili eta barriak beharrezkoak dira: alokairurako etxebizitza publikoak eregi behar dira, alokairuak tasatzea garrantzitsua da, turismoaren inpaktua aztertu beharra dago…”. Bitartean, zinegotzia ez dator bat egungo Bilboko turismo ereduagaz: “Turismoaren ondorioak kontutan hartu behar dira. Mugak etxebizitza turistikoetarako ez ezik, alojamendu guztietarako ezartea eskatzen dogu. Bilbon bizi eta lan egiten dabenak erdian jarri behar doguz”.

Pil-pilean dagoan beste gai bat segurtasunarena da. Aburto alkateak orain dala hilabete batzuk esan euskun segurtasuna dala euren erronka nagusia, arduratuta dagozalako. Bitartean, ikuspuntu orokor batetik heldu gura deutso alderdi subiranistak gaiari: “Funtsezko gaia da. Geure eskubideak egikaritzeko eta bizi-proiektua gauzatzeko seguru sentidu behar gara. Dana dala, modu zabalean egin behar dogu berba. Esaterako, uriaren diseinua garrantzitsua da eta seguru sentidutea be bada alokairua ordaindu ahal izatea”. Hain zuzen be, klima-aldaketaren gaia be modu integralean jorratzea eskatu dau EH Bilduk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00