Euskal Herri osoko artisauen lanak erosteko erea egongo da urtarrilaren 5era bitartean

Bilbon egiten dan gabonetako 40. azoka da aurtengoa, baina Gabonart izenagaz 10.na

55 artisau aurten hamargarren Gabonart azokan

Emeberhiru / @emeberhirubitxiak

Ospe handiko 55 artisauk hartzen dabe parte hamargarren Gabonart azokan Bilbon.
Gabonart izenagaz Bilboko Areatzako kaian egiten dan hamargarren azoka da aurtengoa baina Gabonetko 40. artisautza azoka da izatez. Barikuan zabaldu zan eta urtarrilaren bostera bitartean goiz eta arratsaldez egongo da erea artisauen lanak erosteko. Gogoratu Arbaso alkartea dala antolatzailea, Euskal Artisautza tradizionala bizkortzeko alkartea.

Emeberhiru bitxiak

Maider Mendinueta da artisauetariko bat. Zarautzekoa da eta laugarrenez etorri da Gabonartera. Astegoiena ondo joan dala esan deusku. Bitxiak egiten dauz Maiderrek batez be zilarra eta harribitxiak erabilita. Enkarguz be egiten dauz lanak. Zarautzen daukaz tailerra eta dendea. “Emeberhiru” deitzen da, m-z hasten direlako bere izena eta abizen biak. Web orria be badauka, baina esan deuskunez, bere bitxietariko bat eskuratzeko onena sare sozialak erabiltzea da.

Ordutegia

Gabonart azokea goiz eta arratsaldez egongo da zabalik Bilbon. Goizez 11tik 14:30ra eta arratsaldez 5ettik 9ra. Abenduaren 24 eta 31an goizez baino ez da izango eta abenduaren 25 zein urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular