Abadiñoko erakusleihorik politena Matiena estankoak dauka

13 establezimenduk parte hartu daben lehiaketan Eneko Etxebarriarena izan da irabazlea

Abadiñoko erakusleihorik politena Matiena estankoak dauka

Matiena Estankoak eta Goxoa Tabernak lortu dabez Udalak eta Abadiñoko Merkatari Elkarteak (AME) bertoko merkataritza animetako eta jai giroa sortzeko helburuarekin antolatutako Gabonetako erakusleihoen lehiaketako lehen eta bigarren sariak. 13 establezimenduk hartu dabe parte, eta bezeroek aukeratu dabez proposamen bi onenak euren botoekin.

1.400 euro banatu dira saritan: 700 euroko sari bat erakusleiho bozkatuenarentzako deskontu-kupoietan, 350 euroko deskontu-kupoiak bigarrenarentzat, eta bozketan parte hartu daben guztien artean 350 euroko saria zozketatu da –5 eta 10 euroko kupoietan–, eta Jose Antonio Vidalentzat izan da. Bonuak Abadiñoko Merkatari Elkarteko kide diran establezimenduetan erabili ahal izango dira. Eneko Etxebarria Matiena Estanko-koagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan. Lehiaketara aurkezten diran lehen aldia da, eta ez eben espero holako harrerarik: “apaindu genduanean bezeroek oso polita egoala esaten eben, baina ez genduan irabaztea espero”. Datorren urtean barriro aurkezteko asmoa daukie, establezimendu parte hartzaileen arteko “lehia ona” nabarmenduz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular