Etxea bizimodurako ardatz garrantzitsua da

Caritas Bizkaiak etxe barik dagozanei eskaintzen deutsiezan laguntzeaz eta zerbitzuez egin dogu berba

Gema Orbe: “Geroz eta persona gehiago dagoz geure herrietako eta urietako kaleetan bizitzen”

Abenduaren 2an egingo dabe etxebakoen kontaketea EAEn / DepositPhotos

Caritas Bizkaiak etxe barik dagozanei eskaintzen deutsiezan laguntzeaz eta zerbitzuez egin dogu berba Bizkaia Irratian. Horretarako, Caritas Bizkaian etxebakoen arloko arduraduna dan Gema Orbe euki dogu telefonoaren bestaldean. Etxerik ez daukien personatan ikusten dauan joerea plazaratu deusku berak: “Geroz eta persona gehiago dagoz geure herrietako eta urietako kaleetan bizitzen”. Bitartean, Inor ez etxerik gabe kanpainea martxan dago: “Hogeita hamalaugarren urtea da kanpainagaz bat egiten dogula. Etxe batek leku baten kide izateko aukerea emoten deutsu, hori da zabaldu gura dogun ideia”.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidego osoan abenduaren 2an egingo dabe etxebakoen kontaketea: “Bi urtean behin etxebakoen kontaketea egiten da. Aurton Euskadiko 30 bat uri eta herritan egingo da zenbaketea”. Caritasen orain arte aitatutako gabeziei erantzuten ahalegintzen dira, era askotako zerbitzuak eskainita. Horreetariko bat Gertu da: “Bilbon dagoan eguneko zerbitzua da. Etxegabeko personek prestakuntza ezbardinak jasoten dabez bertan. Ganera, 200 persona doaz egunero bertara bazkaltzen”. Bilbo inguruan zerbitzu osoa edo integrala emoteko Giltza zerbitzua dauke. Bestalde, Hontza gaueko zerbitzuak be badaroaz urte batzuk martxan dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00