Abian da Kimuak programaren 2024. urteko edizinoa. Apirilaren 21era bitarteko epea dago zabalik film laburrak aurkezteko. Gogoratu, aurkezten diran guztietatik zazpi lan aukeratu direla. Honeek ostean, nazinoarteko zinemaldietan, erakunde eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietan erakutsiko dira. Azken urteetan asko eta asko izan dira deialdi honetara aurkeztu direnak. Lanen kalidadea be azpimarratzeko modukoa dala esan deusku Esther Caberok, Kimuak programaren arduradunak.
Web orri barria
Aurten nobedadeada web orri barria daukala Kimuak egitasmoak, www.kimuak.basqueaudiovisual.eus hain zuzen. Bertan, alta emon eta informazino guztia eskaintzen da. Deialdian parte hartu nahi daben egileek gehienez 30 minutuko iraupena daben lanak aurkeztu ahal izango dabez. Parte-hartzaile bakotxak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dauz, beti be, 2023ko bagilaren 1etik aurrera amaitu badira. Aurreko bi urteetan bezala Iparralde eta Nafarroako egileak be aurkeztu ahal izango dira. Film guztiak komertzialki estreinatu gabeak izan behar dabe.