Ager Solabarrieta Ondarruko kirolari itsuarentzat, norbere burua gaindintzea da erronkarik handiena. Itsuentzako karabina tiroko Espainiako txapeldun barria da Ager Solabarrieta. Zemendiaren azken astegoienean Bartzelonan jokatu zan finalean, faboritoak gainditu ebazan, hau da, Sonia Rivero eta Manuel Encinas. Final gogorra izan arren, irabazi izanagatik pozik dago ondarrutarra. Norbere burua gaindintzearen garrantzia azpimarratu dau.
Zalea betidanik
2004. urtean hasi zan Solabarrieta modalidade honetan. Betidanik izan da egia esan eskopeta-zalea. Aipatzen dauanez, desgaitasuna eukala, kirolak egin eban bat beragaz. Maite Badiola emaztea da bere gidaria. Kontau deuskunez, Maitek, fabrika baten egiten dau lana eta ostean beragaz entrenetan dau. Emaztearen lan-txandaren arabera, hiru ordura be heltzen dira entrenamendu-saioak. Ahal dabenetan, Logroñora be joaten dira entrenetan. Espainiakoa ez da bikote honek irabazi dauan lehen txapelketea. Mundukoa irabazita daukie eta Europako txapelketea be bai. Datorren urtean, txapelketa gehiagotara joateko asmoa daukie.