Nekazal-turismoen okupazinoa %77an dago eta hotelena handiagoa da

Balmasedako prozesinora 50 mila bisitari joango dirala itxaroten da

Ainara Basurko : “Bizkaian turismo datu batzuk 2019koak baina hobeagoak dira”

Ainara Basurko (BFAko Garapen Ekonomikorako diputadua) / Bizkaia Irratia

Aste Santua gainean daukagu eta gaur Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputadea Lau Haizetara saioan izango dogu. Aurtengo Aste Santuari begira nekazal turismoari jagokonez okupazinoa %77koa dala aurreratu deusku eta hoteletan %90ra helduko dala. Aste Santuko ikuskizunen artean ezin gara ahaztu Balmasedako prozesinoagaz, 50.000 bisitari itxaroten dirala esan deusku Ekonomia Sustatzeko diputadeak.

Kanpoko turistak erakarteko programa asko jarri dira martxan eta horreen bitartez laguntzak emongo dira. Besteak beste Ameriketako Estatu Batuetako eta Herbereetako turistak erakarri nahi dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular