Estreinaldiaren ostean, 'Bizipoza' Pabellon 6 aretoan ikusi ahal izango da urriaren 30etik zemendiaren 22ra bitartean

'Bizipoza' lana Arriaga Antzokian estreinauko da gaur

Patxo Telleria: “Bizitzeko gogoa daukagu, nahiz eta jakin gordina, nekeza izango dala”

'Bizipoza' antzezlana / Pabellon 6 - Irene Bau

Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu dauan Bizipoza antzezlana estreinauko dau gaur, urriaren 27an, Bilboko Arriaga Antzokian. Pabellón 6en Antzerki Laborategiaren azken ekoizpena da euskerazko komedia hau. Familiako harreman korapilotsuak, alkarri eragindako minak eta bizitzeko gogoa daukaz ardatz. Komediaren bitartez, eguneroko harremanetan sortzen diran zauriak eta kontraesanak azaleratu gura izan dauz. “Danon bizitzak korapilotsuak dira, arazoz, nahigabez eta negarrez beteta dagoz, baina normalean, bizitzeko gogo horri eusten deutsagu”, azaldu dau Telleriak. Abiapuntu horretatik sortu dau obrea: familia baten muturreko egoera bat planteau dau, pertsonaiek alkar maite daben arren, sarritan alkarri min egiten deutsiela erakusteko. Hori lantzeko, komediaren bidea aukeratu dau, baina tragediaren gordintasuna baztertu barik. Telleriaren esanetan, Bizipoza endredo-komedia baino gehiago da: “endredozko tragikomedia bat da; azkenean komedia nagusitzen da, baina gordintasuna be badago”.

Bizipoza antzezlanaren protagonistak Olatz Ganboa, Josu Angulo Anthonisen, Ione Irazabal, Itxaso Gil eta Aiora Sedano aktoreak dira. Musika konposizinoa Adrián García de los Ojosena da, jantziak eta eszenografia Betitxe Saituarenak, eta argiztapena Fernando Alcauzar eta Quique Gagorena. Bizipoza gaur (19:30ean) estreinauko da Arriaga Antzokian. Ostean, Pabellón 6en antzeztuko dabe urriaren 30etik zemendiaren 22ra bitartean, bariku, zapatu eta domeketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00