2023ko garagarrilean zabaldu eben Sallobante aterpetxea

Errigoitiko Herriz Herri saioan ezagutu dogu Sallobante aterpetxea

Aintzane Aranguena: “Sallobante aterpetxea toki zoragarria da”

Aintzane Aranguena eta Javier Corcobado / Bizkaia Irratia

Errigoitiko Metxika auzorako bidean dago Sallobante aterpetxeaAintzane Aranguenak 2023ko garagarrilean zabaldu eban aterpetxea. Aranguenaren esanetan, “toki zoragarria da, zuhaitz artean dago, Bizkaigane ondoan, mendian gagoz, Urdaibain eta hondartzatik be gertu gagoz”. Hile honeetan, batez be, gazteak eta familiak igaro dira aterpetxetik. “Jente jatorra etorten da, errespetuko jentea, dana izten dabe super ondo, oso gustora dagoz”. Aintzane Aranguena yoga irakaslea da, eta udatik hona erretiroak, yoga saioak, meditazino tailerrak edota erakusketak be antolatu dabez. Aurrera begira osasun, ekologia eta arte arloan proiektuak egiteko asmoa daukie.

Javier Corcobado Aintzaneren bikotea da. Javier Alemanian jaio zan, Madrilen bizi izan zan baina orain 13 urte Errigoitira etorri zan eta ordutik bertan bizi da. Ibilbide luzeko musikaria eta idazlea, 2025. urterako Errigoitiren inguruko liburua idazteko asmoa daukala azaldu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular