Zea Maysek Bilboko Kafe Antzokian joko dau apirilaren 28an eta 29an, baina sarrerak salduta dagoz

"Adore, Kemena, Kuraia" diskoagaz egiten dabilzan jirea oso ondo doa

Aiora Renteria: “Sarrerak askoz aurretik agortuta gabilz kontzertuak emoten, lehenengoz”

Aiora Renteria / Zea Mays

Zea Mays-en azken lanak eta kontzertu jireak arrakasta itzela dabe. Diskoa kaleratu ebenetik geratu barik dabilz kontzertuak emoten, Euskal Herrian zein hemendik kanpo: Bartzelonan, Madrilen, Alkanten, Suitzan, Berlinen…Dan-danetan gustura ibili dirala azaldu deusku Aiora Renteriak, taldeko kantariak. Suitzakoa eta Berlinekoa bereziak izan dira, kanpoan emonda be jente asko batu dalako. Ganera euskal herritarrak be baegozan bertan.

Hurrengo kontzertuak Euskal Herrian izango dira, apirilaren 20an eta 21ean Donostiako Dabadaba-n, eta apirilaren 28an eta 29an Bilboko Kafe Antzokian. Aurrerago Gasteizen be joko dabe, eta udarako data batzuk zarratzen be badabilz. Hori bai, kontzertuotarako sarrerak aspaldi agortuta dagoz. Aioa Renteriak azaldeu deuskunez, euren ibilbidean lehenengoz kontzertuak sarrera guztiak askoz aurretik salduta emoten dabilz, eta hori pozgarria da eurentzat.

Adore, Kemena, Kuraia

“Adore, Kemena, Kuraia” diskoa zatika egindakoa da, estudio ezbardinetan eta ekoizle ezbardinekin. Bost EP atara zituen, bakoitza produktore bategaz, eta ondoren danak lan berean batu zituen. Ekoizleek diskoko baina kanta ekoiztu zituen. Ricky Falkner-ek “Adore” eta “Zuk borroka hasi”; Santi Garciak “Kemena” eta “Inondik inora”; Dave M. Allen-ek “Kuraia” eta “Corazón de tango”; Paco Loco-k “Ad9rek, Kemena, Kuraia” eta “Ez naiz ni”. Azken kanta honetan Rozalen-ek hartzen dau parte. Aritz Aranburu-k ekoiztu ditu “Ez zaitez sartu” eta “Bizia”. Produktore ezbardinekin lan egitea aberasgarria izan da Zea Mays-entzat, bakoitzak bere ikutua emon deutselako lanei, eurok egingo ez leukiezan gauzak egin dituelako eta kasu askotan erabagiak be euren esku geratu diralako, euroi burukomina kenduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular