Bilboko Udalak aisialdiko begiraleen trebakuntzarako alkarte honeen lana saritu dau

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira

Aisiola, Urtxintxa Eskola eta Gaztetxo Eskola alkarteak saritu dabez

Ezkerretik eskoira, Asier Bilbao, Josune Bañales eta Yolanda Díaz / Bizkaia Irratia

Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Udalak urtero omenaldia antolatzen dau. Aurton Bilboko Udalak aisialdiko begiraleentzako trebakuntzan dabilzan hiru alkarteren lana eta konpromisoa eskertu gura izan dau: Aisiola alkartea, Urtxintxa Eskola eta Gaztetxo Eskola.

Ekitaldian, Juan Mari Aburto alkateagaz batera, Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, eta 2030 Agenda eta Nazinoarteko Gaietako zinegotziak eta udalbaltzako beste kide batzuk parte hartu dabe. Saritutako alkarteen ibilbidearen hiru bideo labur proiektau ostean, Dario Urzay artistearen grabatua emon jake alkarteotako ordezkariei. Bertaratuek Bilboko txistulari taldeaz disfrutau dabe, txokolate bero bat hartu aurretik.

Omendutako hiru alkarteetako ordezkariakaz, Asier Bilbao (Urtxintxa Eskola), Josune Bañales (Aisiola) eta Yolanda Diazegaz (Gaztetxo Eskola) berba egin dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular